XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zer esan etorkinez? Esanak esan Aranak, guretzat ebidentzia bat da, ez dakit nondik etorri zen Fernández bat, euskara ikasi, etab., egin dituena, euskaldun jatorragoa dela, zortzi euskal deitura garbi-garbiko asko baino.

Nondik dator ebidentzia hori? Euskara jakitetik bakarrik ez.

Linguista asko dago munduan, euskaraz badakiena, baina ez dauzkagu euskalduntzat, euskal naziokotzat.

Beraz: beste erreferentzia sistema nazional eta historiko batzuetatik etorririk, hemen bestelako sistemak dauzkagula, ezagutu, bereganatu, eta bertan positiboki situatzen denak, Euskadi egiten du.

Etorri, nora etorri den batere axolatu gabe lehengo sistemetan tinko jarraitzen duena, ordea, sentitzen dut esan beharra, baina lehen eta beti bezain espainola da, bere lan indarra Euskadin eta euskal burgesiari saltzen badio ere.

Pentsabide esentzialista, estatikoetara gaude ohiturik, eta batzuei bitxia irudituko zaie hau dena beharbada.

Ez dago zergatik.

Objetiboak bai, baina errealitate historikoak dira nazioak (historikoak omen direlako hori maiz-sarri adiera txarrean erabili izan bada ere gure artean).

Klaseak ere halaxe dira.

Proletalgoa historikoki egoteko ez da aski, objetiboki produkziobideen jabetza gabeko jendea egotea, gainbalioa egotea, etab.

Karakteristika objetibo horiek, langilearen aldetik, historian modu jakin batetan situatzearekin, posizio batekin, praksi batekin, erlazioan sartzen direnean, esan daiteke, klase proletariorik historikoki badagoela.

Berdin samar da nazioarekin.

Ez klaserik dagoela eta ez naziorik dagoela, esan daiteke, sujetua zer ari den, begiratu gabe.

Abertzaleok, ezker abertzaleok ere, euskal nazioaz mintzatu ohi gara, eta erreferentzia hirukoitz baten sentidoan egiten dugu hori: historiari erreferentziaz, etorkizunari erreferentziaz (nazioa berregin eta osa dadinean) eta orainari erreferentziaz (eta badakigu orain euskal nazioa itxuragabeturik dagoela).

Euskara nola dagoen egon, esate baterako, badakigu ezker espainolistek bezain ondo.